XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina azkenaldi hartan Hirugarren Hiribideko antikuario dendetan lortzen zituen lantxo bakarrak, eta haietakoren batean eman zizkioten beirazko ontzi haiek zerbaiten ordainetan.

Hasieran Tom zur eta lur geratu zen etxearen lohitasuna ikusita, zur eta lur gisa hartan bizi zen norbait ezagutze hutsaz, baina bazekien ez zela han oso luzaro biziko.

Eta orain Mr Greenleaf sortu zen.

Beti sortzen zen zerbait. Hori zen Tomen filosofia.

Hareharrizko mailak igotzen hasi aurretik, gelditu eta bi aldeetara begiratu zuen zuhurki.

Soilik andre zahar bat bere txakurra egurasten eta agure balantzati bat, orduantxe Hirugarren Hiribideko izkina inguratzen ari zena.

Sentsazioren bat gorroto bazuen, norbait, edonor, berari segika sentitzea zen.

Eta azkenaldi hartan etengabea zen irudipen hori.

Lasterka igo zituen mailak.

Lohitasunak asko axola zion orain, pentsatu zuen bere logelan sartzean.

Pasaportea eskuratu orduko, Europarantz joko zuen itsasoz, lehen mailako gela batean seguraski.

Gelazainak bere esanetara berak botoia sakatu orduko!

Afarirako apain jantzi, jantoki handira patxada ederrean sartu, bere mahaiko jendearekin gentleman batek bezala hitz egin!

Bere buruari zorionak eman behar zizkion gau hartakoagatik, pentsatu zuen.

Behar bezalaxe jokatu zuen.

Europarako gonbita trikimailu bitartez lortu zuenik susmatu ere ez zuen egingo Mr Greenleafek. Alderantziz.

Eta berak ez zion Mr Greenleafi huts egingo.

Ahal zuen guztia saiatuko zen Dickierekin.

Mr Greenleaf bera hain zen gizon zintzoa, segurutzat jotzen zuen beste guztiak ere zintzoak zirela.

Halako jendea zenik ere ahaztua zeukan ia Tomek.

Astiro, jaka erantzi eta gorbata askatu zuen, bere mugimendu bakoitza beste norbaitena balitz bezala zainduz.

Harrigarria, zenbatez tenteago zegoen orain, zer itxura ezberdina zeukan bere aurpegiak.

Bere bizitzan gutxitan bezala, gustura sentitzen zen bere buruarekin.

Boben armairu bete-betean eskua barruratu eta pertxak ezker-eskuin apartatu zituen zakarki, bere trajearentzako tokia egiteko.

Gero bainugelan sartu zen.

Dutxa zahar, herdoilduak zorrotada bat kortinaren aurka jaurti zuen